Berriak
14.06.2010
LAUDIOKO IV. JUNIFEST-AREN BALORAZIOA
Irekitze ekintza, Jon Karla Menoyoren, gure alkatearen esku izan zen, Daniel Ruiz Bazanekin, “Dani”, Athletic taldeak lortu zuen azken liga txapelketaren lehoi ohia, Iñaki Vivancorekin, APILL-eko presidentea, Leire Oruetarekin, Aiararatureko presidentea eta Enrique Tatherekin, Dani-Müller Athetic laguntaldeko presidentea, besteen artean.
Asteburuan zehar, alemaniar gastronomiaz ez ezik, ekintza ezberdinez ere gozatu ahal izan da:
* Ostiralean, umeek nahiz gurasoek, arratsalde dibertigarri bat igaro zuten “Txurrita, “Txarko” eta “Romanus Klown” pailasoekin, umeen artean aukeraturiko ustegabeko laguntzaile batekin. Gauean, “Minority Proof” taldeak frogatu zuen euria ez dela oztopo bat ondo pasatzeko.
* Larunbata arratsaldean “Taylor Mago”-ak bere magiarekin harritu gintuen. Jaia amaitzeko, “The Groovies” taldeak arrakasta handia lortu zuen kontzertura hurbildu zen jendearen artean.
Aurtengo berrikuntza, Alemaniar Gastronomiko Ibilbidea izan da. Laudioko 12 ostalariek parte hartu dute alemaniar produktu tipikoekin, esate baterako saltxitxak, ukondoa, eta abar.
