Berriak

26.04.2010

Laudioko “Amaren Eguneko leialtasunaren sariak”

Laudioko merkataritzak beren bezero leialenak berriz ere saritu egin ditu.

Apirilaren 23an, eguerdiko 12.00etan, Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan, 100 euroko hiru opari-lote banatu ziren.

Saridunak, (2009ko otsailaren 28tik, 2010eko otsailaren 28ra) Arabako Merkataritza Txartelarekin “Gure Txartelarekin”, APILL-en elkarkideturiko dendetan erosketa gehien egin dituzten hiru emakumeak izan dira.

Gaur egun, “Gure Txartela” abantaila beteriko tresna sendo bat bihurtu egin da: merkataritzako deskontuak, puntu-katalogoa, autoen zozketa,...Honela gure bezero eta auzolagungana hurbildu ahal gaitezke, eskualdeko merkataritzan duten leialtasuna itzultzeko asmoarekin.

 

Txartel honekin ekintza ezberdinak antolatu dira; adibide gisa: bailarako bizilagun artean 5 auto banatu dira, pasa den urteko azken urte-laurdeneko asteburuetan merkatariza elkarkidetuak %10 deskontuko kanpaina, 6.000 euroko txartel (TCA) baten zozketa,...

 

Hauek izan dira irabazleak:

 

*     Mª Carmen Otaola Salabarría (2010eko urtarrilean Chevrolet Matiz baten irabazlea)

*     Beatriz Viteri Viteri

*     Mª Begoña Rojas Ortega

 

Zorionak

 

Turismoa

Prensa eta irratia

Laudiokoak