Berriak

Pilar Ugarte, 2000 euroren irabazlea

08.03.2010

APILL-ek antolatu duen Laudioko VI. Merkealdien eta Aukeren Azokak, berriro arrakasta handia izan du.

5000 pertsona baino gehiagok azoka bisitatu zuten aukeren bila.

Berriz ere bi helburu nagusiak bete ziren. Alde batetik, auzokoak eta bisitariak kalitatezko eta prezio bajuaz merkatal eskaintza handiaz onuratu ziren. Beste aldetik, merkatariek beraiek stock-a saldu zuten beren likidezia hobetuz.

 

Nahiz eta hotza egin, eguraldiak azokari lagundu zion, horregatik jende asko hurbildu zen. Aipatzekoa da haur parkearen arrakasta, non txikienak jolas guztiez gozatu ziren.

 

Gainera, elkarteko stand-ean, bisitari guztiek sarreraren beheko partea bete ahal izan zuten kutxatilan sartzeko 2000 euroren zozketan parte hartzeko. Igandearen arratsaldeko 7an, milaka txartelekin, Maria Gomeza Villa notarioak zozketaren fedea eman zuen. Irabazlea laudioarra Pilar Ugarte izan zen. Martxoaren 11n, ostegunean, Laudioko saltegi eta zerbitzuetan 2000 euroak gastatu behar izango du, establezimendu batean 500 euro gehienez eta beste establezimenduetan 100 euro gehienez. Animatzaileek eta elkarteko kideek irabazleari lagunduko diote erosketeen eguna.

Turismoa

Prensa eta irratia

Laudiokoak