Berriak
Jesus eta bere emaztea, Lanzarotera bidaiaren taloia hartzen
13.03.2008
2000ko BALEAREN IRABAZLEA
Pasa den martxoaren 1 eta 2an IV. Salgai eta Hondarren azoka burutu zen, bertan igandean APILLen stand-ean 2000€-ko balea zozketatu genuen bere kupoia prestatutako kutxatilan bota zuten guztien artean.
Carmelo Olabarria Juez izan zen balearen irabazlea. Zozketa notario aurrean egin zen martxoaren 2an.
Carmelo bere emaztearekin batera, goiz honetan zehar Laudioko dendetan ibili da saria gastatzeko ilusioarekin, berarekin batera Elkarteko kideak eta animatzaile bat egon dira. Mobil bat, jostailu eta arropa bere 7 urteko alabarentzat, kirol gaiak, arropa, oinetakoak, maletak, betaurrekoak, lurrindegi gaiak… Haragitegitik pasatu da eta baita edari lote bat erosi du ere. Azkenik, saria eta bere alabaren urtebetetzea ospatzeko tarta bat erosi du.
Zorionak Carmelo eta familia!!!
