Berriak

Jesus eta bere emaztea, Lanzarotera bidaiaren taloia hartzen
02.01.2008
OLENTZEROK ZURE ETXERA DEITZEN DU
Beste urte bat Apill-etik “Olentzerok zure etxera deitzen du“ kanpaina antolatu dugu. Bigarren ekitaldi honetan aipatzekoa da kanpaina honek izan duen arrakasta. Olentzerok Laudio eta inguruko 400 ume baino gehiago deitu ditu.
APILLen bazkideek badaramate 3 urte Olentzeroren laguntza edukitzen, horrela laudioko umeek zein de bere eskaera esan ahal diote eta aldi berean minutu batzu berarekin hitz egin.
Kanpaina honetan parte hartzeko, Apill denda erkiduetan erosten zuten bezeroek kupoi bat eskatu behar zuten, umearen datuekin bete eta Apillen Olentzeroaren gutunontzian bota. Horrela Olentzerok ume guzti hauek deitzen posiblea izan du, ea urtean zehar zelan portatu diren galdetzeko eta eskatuko zuten opariak jakiteko.
Apill-etik oso pozik gaude ume guzti hauen ilusiozko momentuan parte hartu dugulako. Hala ere barkamena eskatzen diegu Olentzeroren deiarik gabe gelditu diren umeei, urte honetan lan handia izan baitu Olentzerok.
