Berriak

ARABAKO MERKATARITZA-TXARTELA (AMT)
LAUDIO/LLODION AURKEZTU DA
Arza harategia - Erakuslehioen lehiaketaren 1a

20.06.2005

ARABAKO MERKATARITZA-TXARTELA (AMT) LAUDIO/LLODION AURKEZTU DA

Ekainaren 30ean, Arabako Merkataritza-Txartela (AMT) aurkeztu zitzaien hedabideei, Laudio/Llodion. Aurkezpen hori, hain zuzen ere, Euskal Gastronomia Museoan egin zen.

Arabako Merkataritza-Txartela doako VISA txartel bat da; hiru hilabetean interesik gabe ordaintzeko aukera ematen du; bat-bateko kontsumo-kreditua eskaintzen du, eta abantaila gehigarri asko ematen ditu (deskontuak, eskaintza bereziak, zozketak eta promozioak).

Txartelaren aurkezpen hori babesteko, hiru ekitaldi egin ziren Laudio/Llodioko kaleetan:

  • Kale-animazioa. Ekitaldi horretan, AMTren eskaera-inprimaki batzuk banatu ziren.
  • - Zozkatuko diren hiru Toyota Yaris-etako baten erakusketa. Auto horiek urrian, azaroan eta abenduan zozkatuko dira, erosketak txartelarekin egiten dituztenen artean.
  • Sustapeneko material guztia proiektura atxikiriko Apill establezimenduetan jartzea.

Aurkezpena honako hauen eskutik izan zen: Claudio Pérezen, APILLeko gerentearen, eta Joxean Gonzálezen, Elkarteko lehendakariaren eta Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Federazioko lehendakariorde nagusiaren eskutik. Ekitaldi horretan, gainera, gonbidatu gisa azaldu ziren Jon Karla Menoyo, Laudio/Llodioko alkatea, Hernando Lacalle, alkateordea eta Adolfo Gómez, Hirigintzako zinegotzia, eta haiek jaso zituzten, hain zuzen ere, Laudio/Llodion eman diren lehen AMTak. Bertaratuen artean zeuden, halaber, Fernando Soto, Nafarroako Landa Kutxako idazkari nagusia eta Apillen Zuzendaritza Kontseiluko kideak.

Han izan ziren, gainera, APILLen Zuzendaritza Kontseiluko beste kide batzuk, hala nola Adolfo Guerrero eta Manolo García; Nafarroako Landa Kutxako idazkari nagusia, Fernando Soto; Aiara eta Nerbioigoieneko MLTKeko merkataritza-teknikaria, Rosa Miguel eta Elkarteko gerentea, Claudio Pérez.

Merkataritza

Nabarmenak

Merkataritza Txartela

Promotzioa

Promotzioa Texto

Publizitatea